XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IX

Pippi itsasorako asmotan

Kontu handiz itxi zuen Pippik Mozolomendiko atea eta hantxe utzi zuen giltza iltze batetik zintzilik.

Gero altxatu zaldia eta portxetik jaitsi zuen azkenengo aldiz.

Nelson Jauna, serio-serio, bere bizkarrean eserita zegoen ordurako.

Zerbait garrantzitsua gertatuko zela irudituko zitzaion agian.

- Beno; egin beharrekoak eginda daudela uste dut esan zuen Pippik.

Baietz zioten Annikak eta Tommyk.

- Bai, dena eginda dago.

-Goiz da oraindik esan zuen Pippik.

- Zergatik ez dugu ibilalditxo bat egiten?

Baiezkoa eman zuten berriro Annikak eta Tommyk, baina ez zuten ezer gehiago esan.